‘Erik eta Win’ emanaldia, Lezon ikusteko aukera

23.02.2021 | 00:58

Lezo – Datorren larunbatean Lezoko Gezala Auditoriumean bertsolaritza, antzerkia, poesia eta musika uztartzen dituen Erik eta Win ikuskizuna taularatuko da. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek harremanen inguruan mintzatuko dira. Sarrerak sei euro balio du eta Lezoko Udalaren webgunearen bitartez eskuratu daiteke.