San Pedroko Kutxabank irekitzeko eskaera

EH Bilduk astearteko osoko bilkuran bulegoak berriz zerbitzua emateko mozioa aurkeztuko du

19.02.2021 | 00:00

Pasaia – EH Bilduk Pasai San Pedroko Kutxabankeko bulegoa irekita mantentzeko eskatuko du datorren astearteko osoko bilkuran aurkeztuko duen mozio baten bitartez. Idatzian jasotzen denez, banketxeari bulegoa orain arteko eguneroko ordutegi eta aukerekin berrirekitzea eskatuko dio edo hori ezinezkoa balitz, astean egun batzuetan zerbitzua ematea proposatuko dio.

Kutxabankek urte hasieran utzi zion emateari leihatila zerbitzua San Pedron duen bulegoan eta honek, pertsona helduen artean bereziki, ezinegona eta haserrea sortu du.

Gainera Trintxerpeko Azkuene kaleko bulegoa ere itxi egin duela azpimarratu dute.