Ugaldetxoko Kalexa plazan zeuden bi berdeguneak kendu eta eremu hori jolasgune bihurtzeko lanak egiten ari da Oiartzungo Udala. Bi jolasek osatuko dute Kalexa plaza, biak harlauzazkoak: xake taulak eta hiru marran jolasak. Hiru aste inguru iraungo dute lanek eta 21.000 euro inbertituko ditu Udalak bizilagunekin adostutako moldaketa honetan.