- Hilaren 31n, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna eskainiko dute Oiar-tzungo Elorsoro kiroldegian. Sarrerak bihar salduko dituzte, kiroldegiko leihatilan, zortzi euroren truke. 16.00etatik 20.00etara bitartean salduko dituzte txartelak. Sarrerak burbuilaka (etxe berean bizi direnak) erosi beharko dira emanaldian elkarrekin esertzeko.