Oiartzungo Udalak Arraguako Ganboxa kalean baranda bat jarri du (irudian) oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko. Azken hilabeteetan Udalak lan txiki asko egin ditu herriko auzo desberdinetan, batez ere irisgarritasuna eta mugikortasunarekin lotuta. Adibidez, Ugaldetxon, Kalexako eremuan, aparkalekuak margotu ditu eremua berrantolatzeko.