- Pasaiako Udalak herritarrek "Barrutian gabonak modu seguru eta parte-hartzailean ospatzeko egindako proposamenen aurrean erakutsi duen jarreraren aurrean", Trintxerpeko Jai Batzordeak eta entitate laguntzaileek bere ezinegona adierazi dute idatzi baten bidez.

Jakitera eman dutenez, "Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen segurtasun-protokolo batean lan egin ondoren, eta ekitaldia (Olentzero) egiteko bi egun falta zirenean, Pasaiako Udalak ezezkoa eman zigun".

"Ez dute baimendu nahi Olentzerok, Maridomingik eta Errege Magoek trintxerpetar neska-mutilak hartzea", baieztatu dute. Batzordetik azaldu dutenez, ezezko hori emateko arrazoi bakarra hau da: "Ezin dute horrelako ekitaldirik baimendu, presentzia fisikoa duen edozein ekitaldik osasunari dakarzkion arriskuengatik".

Barrutiko eregileek harriduraz hartu dute erantzun hau, Udalak baimena eman baitu gabonetan eta espazio itxietan haurrentzako an-tzerkiak edota musika ekitaldiak egiteko. "Kasu honetan, bi proposamenek, Olentzerorenak eta Erregeenak, haurren sarbide mailakatua aurreikusten zuten, aurrez hitzordua har-tzeko sistema bat ezarriz, aireztapena bermatuz, guneak garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak ezarriz, edukiera kontrolatuz eta sarrerak eta irteerak kontrolatuz, pilaketak saihesteko", azaldu dute.

"Berriro diogu, gaur egun edozein ekitaldi egiteak eskatzen dituen neurri guztiak betetzen zituen eta, gainera, egun horretan dena ondo atera zedin lan egiteko prest zeuden boluntarioen laguntza zabala zuen proposamenak", azpimarratu dute. Gainera, gogora ekarri dutenez, herri askotan antolatu dituzte harrera horiek, eta baieztatu dutenez, guztietan betetzen dira segurtasun eta higiene arauak eta horrelako ekitaldietarako indarrean dagoen legedia, baita Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuak ere.

"Jai Batzordea garen aldetik, Trintxerperen alde eta Trintxerperentzat lan egin dugu beti, gure auzokide guztien gozamenerako, eta konfiantza osoa dugu gure auzokide txikienengan; hau da, aurten ia guztiari uko egin behar izan dioten eta egokitze eta onarpen ordainezinaren lekzioa eman diguten umeengan", azaldu dute. "Haurren ilusioari eustea da gure helburu bakarra, eta badirudi gure Udalari ez zaiola batere axola", ondorioztatu dute.

Horregatik, Trintxerpeko Jai Ba-tzordeak aditzera eman nahi izan du Gabon berezi hauek animatzeko ekitaldiak egiten saiatu direla, "xumeak baziren ere".