- Aurtengoan, Hitzen Lihoa egitarauak, gaur bertan martxan jarriko dena, sorkuntza kolektiboak izango ditu ardatz eta Xabier Leteri keinu bat ere egingo dio haren heriotzaren hamargarren urteurrenean.

Leteren bizitza eta obra ezagutzeko Elizalde auzoan barrena ibilbide biografiko bat antolatu da, Xabier Leten barrena izenekoa. Bi saio egingo dira, gaur eta abenduaren 11n (Landetxe plazatik, 11.00etan).

Ibilbidean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, Oiartzungo Turismo Bulegoarekin harremanetan jarri beharko da turismoa@oarsoaldea.eus-era idatzita edo 943 494 521 telefonora deituta.

Herriko ikasleek ere izango dute Xabier Leten barrena ezagutzeko aukera abenduaren 14 eta 15ean.

Egitarauarekin jarraituz, abenduaren 10ean, Oiartzungo Hizteria kolektiboa liburuaren aurkezpena egingo da udatxeko areto nagusian 19.00etan. Txakur Gorria taldekoen laguntzarekin, oiartzuarrek sortutako hiztegia da Hizteria Kolektiboa. Asmatutako hitzak, definizioak eta ilustrazioak sortu dituzte 57 oiar-tzuarrek. Haurrek ere sorkuntza kolektiboan parte hartu dute eta beren hiztegiaren erakusketa hilaren 18ra arte egongo da ikusgai udaletxeko areto nagusian.

Abenduaren 12an, Metrokoadroka kolektiboak Txolarte antzerki-performancea eskainiko du San Esteban elizan 19.00etan. Sarrerak Garmendi txokolategian salgai daude bost eurotan.

Amaitzeko, hilaren 13an Gutiziak liburuaren irakurketa jarraitua burutuko da udaletxeko areto nagusian, 11.00etatik aurrera.