- Datorren igande goizean Arditurriko Parketxeak familian pasatzeko plan ezin hobea prestatutu du Oiartzungo meategietako eremuan. Bertako inguruan barreiatutako frogak bilatu beharko dituzte bisitariek, Iparra galdu gabe jolasaren bitartez.

Ekintza 10.00etatik 12.00etara gauzatuko da eta txanda bakoitza 20 minuturo aterako da. Parte hartzeko prezioa hiru eurokoa da (familia ugarietan, kide bat doan).

Informazioa eta erreserbak Arditurri parketxean egin behar dira (tel.: 943 495 069 edo 688 895 068 eta emaila: arditurri@gipuzkoanatura.eus). Musukoa derrigorrezkoa izango da.