Iturriotz auzoan kaleak berrantolatu dira

Ozentzio kale osoa aurrerantzean norabide bakarrekoa izango da eta 35 aparkaleku marraztu dira

04.11.2020 | 01:12
Iturriotzen egindako margoketa lanak. Argazkia: N.G.

Oiartzun – Iturriotz auzoko trafiko eta aparkalekuak berrantola-tzeko lanak eta margoketak egin dira azken egun hauetan, Oiar-tzungo Udalak jakinarazi duenez.

Konkretuki, Bidezarra eta Ozen-tzio kaleetan egin dira margoketak. Aparkalekuak markatu eta norabideak ere zehaztu dira.

Esaterako, Ozentzio kale osoa norabide bakarrekoa izango da aurrerantzean. Guztira, 35 aparkaleku markatu dira bi kale horietan.

Gainera, azkeneko asteetan, Oiartzungo Udalak margoketa eta mantenu lanak egin ditu Elizalde, Ergoien, Gurutze eta Ugaldetxoko kaleetan oinezko eta ibilgailuen guneak zehazteko.