- Oiartzungo Udalaren aburuz, azken asteetan herrian izan den kutsatze-tasa altua kezkagarria da. Horregatik, neurri berriak hartuko ditu.

Horien artetik lehena, jende pilaketak saihestea da. Honen harira, azkeneko asteburuetan Doneztebe plazan elkartzen ari den jende kopuru handia dela eta, ardura adierazi du.

Bestalde, zaintzarako beharrezkoak diren baliabideak indartu, herritarren ongizatea bermatzeko ekintzak antolatu eta gune seguruak sortuko dira.

Azkenik, nahiz eta udaletxea zabalik egon eta zerbitzu guztiak martxan eduki, izapideak Internet bidez egiteko eskatu dute.