- Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jada eta urriaren 23a arte izango dute, interesdunek, ikastaro horietan matrikulatzeko aukera. Matrikulazioa musika eskolan bertan egin beharko da, 16.30etatik 20.00etara.

Ikastaro eskaintza hau nagusiki ikasle helduei zuzendua dago, 13 urtetik gorako pertsonei, alegia. Dena den, badira zenbait salbuespen eta kasu horietan, ikasle gazteek ere izena eman ahal izango dute.

Informazio gehiago, 943 529 999 telefonoan edo tgarbizume@lezo.net helbidean.