- Abaraxka ludotekak hilaren 19an irekiko ditu ateak. Izen-ematea dagoeneko martxan dago eta online egin beharko da, hilaren 12a arte. Ludoteka zerbi-tzua dohainik izango da.

Aforoa murriztea izan da COVID-19ak eragin duen aldaketa nabarmenetako bat. Hori dela eta, hamahiru haurreko taldeak osatuko dira. Gainera, zikloka funtzionatuko dute, ludotekako burbuilak osatuz. LH 1-2 mailetako ikasleak hartuko ditu ludotekak astelehen eta asteazkenetan; LH 3-4koak, asteartea eta ostegunetan; eta LH 5-6 mailakoak, ostiraletan.