- Errenteriako Musika Kultur Elkarteak, EMKEk, igandean 19.00etan Niessen auditorioan Sugaar Ensemble taldearekin batera kontzertua eskainiko du.

Sugaar Ensemble talde gazteak Beethovenen musikan zehar gidatuko ditu entzuleak, gure konpositore handienetako bat den Aita Donostiaraino iristeko. Alain Ayerdi Gurpegiren zuzendaritzapean arituko dira.

Aurten Ludwig van Beethoven konpositorea Alemanian jaio zela 250 urte ospatzen dira.

Emanaldi hau Gure bakarlariak zikloaren parte da. Gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude Niessengo leihatilan.