- Aurtengo madalenak bertan behera gelditu badira ere, jaien programan agertzen den 50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteei egiten zaien omenaldia egingo da urriaren 10ean. Dagoeneko izen-ematea zabalik dago. Irailaren 25a izango da horretarako azken eguna. Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 449 611 telefonora deituz edo alkate-tza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz.