- Bihar Errenteriako Listorreta aisialekuaren inguruan bizi diren gautxori espezie berezi bat hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi urubi askatuko dira bertan.

Askatu aurretik, hegazti hauen bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dira eta baita Arrano Etxean egiten duten lanaren ingurukoak ere.

Gipuzkoako Parketxe Saretik antolaturiko jarduera honen hi-tzordua gaueko 21.30ean izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Taldeak partaide-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Musukoa (maskara) eramatea ere derrigorrezkoa izango da, nahiz ahal den guztietan segurtasun-distantzia mantenduko den. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta doakoa izango da. Linterna eramatea aholkatzen da.

Jarduera hau Udako abenturak Listorretan programan txertatua dago. Uztailaren 17an Izarretara begira jarduera egingo da eta abuztuaren 8an Iparra galdu gabe orientazio jolasa.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: 943 495 069 eta 688 895 068 telefonoak edo arditurri@gipuzkoanatura.eus, helbide elektronikoa.

Bestalde, atzo Errenteriako Udalak Listorreta-Barrengoloiako aisialdi eremuaren udako denboraldiaren hasiera inauguratu zuen. Aurten pandemiaren ondorioz ezarritako neurriak betetzeko, ikuskaritza-zerbitzuak egongo dira. Udaltzaingoko bi laguntzailez gain, turismoko agente bat ere arituko da Barrengoloian, Natur Parkearen bulegoan.