Datorren astean bilduko dira silo plastikoak

Oiartzungo Udalak bost puntu atondu ditu astelehenetik aurrera hondakin hauek uzteko

23.05.2020 | 01:14

Oiartzun – Datorren ostegunean, hilaren 28an, silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Oiartzungo Udalak. Bost puntutan jasoko dira belar-bolak biltzeko erabiltzen den plastikoa: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia elkartearen atarian (Gurutze); Gaintzabal bideko sarreran (Karrika) eta, Zerradi poligonoko aportazio-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan (Ugaldetxo).

Baserritarrek maiatzaren 25etik 27ra bitartean eraman beharko dute plastikoa puntu horietako batetara. Silo plastikoa beste hondakinik gabe eta sokaz bilduta utzi beharko da.