39 establezimendu, bonoen kanpainan

Oiartzungo Udalak ekimenean komertzioek oraindik izena eman dezaketela gogorazi du

22.05.2020 | 01:14

Oiartzun – Oiartzungo Udalak herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduak suspertzeko bono kanpaina martxan jarri du. Bertan, orain arte, 39 establezimendu parte hartzen ari dira. COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik itxita egon behar izan dutenak edo fakturazioa jaitsi zaienak dira.

Aste honetatik aurrera, establezimendu horietan erosi ahal izango dira bertan erabiltzeko bonoak. 30 euroko bonoa erosita, 40 euroko erosketa egiteko aukera dute dagoeneko herritarrek. Izan ere, Udalak bono bakoitzeko hamar euroko ekarpena egingo dio saldu duen establezimenduari.

Bezero bakoitzak gehienez bi bono erosteko aukera izango du establezimendu bakoitzean. Uztaila bukaera arte erabili ahal izango dira. Guztira, 2.500 bono banatuko ditu Udalak herriko komertzio eta ostalari-tza establezimenduetan.

Bonoak agortu arte kanpainara gehitzeko aukera emango die Udalak herriko komertzio eta ostalari-tzako establezimenduei. Interesa dutenak covid19merkatariak@oiar-tzun.eus helbidera idatzi edo 943 490 142 telefonora deitu dezakete (ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara).

Izena eman duten establezimenduen artean denetarik dago: hortz klinika, fisioterapia zentroa, ileapaindegia eta edergintza dendak, diseinu grafikoko estudioa, podologia, loradenda, autoeskola, mertzeria, ongizate zentroa, emakume eta gizon arropa dendak, kirol dendak, lurrin-denda, paperdenda... Gainera, hamar taberna eta jatetxe baino gehiago atxikitu dira kanpainara, baita sagardotegi bat ere.

Ekimen honek herriko komertzioa suspertzeko eta indartzeko helburua du.