- Errenteriako Udalak, LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean, alarma egoeran LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrak artatzeko zerbitzua jarri du martxan.

Horretarako, 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietara dei-tzeko aukera luzatzen zaie. Zerbitzua astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 17.00etara egongo da zabalik. Modu horretan, mahaiko kide diren boluntarioak jarriko dira haiekin harremanetan.

Bestalde, telefono berdinetara deitu behar dute Emakumeen Etxeako orientabide juridiko eta norbanakoaren jabekuntzarako gunearen zerbitzuak jaso nahi dutenek.