- Oiartzungo Antzerkizaleek udaran gazteentzako antzerki sakontze ikastaroak antolatu dituzte. Uztailaren 1etik 15era izango dira Iturriotz auzoko Dorre-etxean.

Parte hartzeko DBH eta Batxillergoko ikaslea izan behar da, 2000. urtean jaiotakoetatik hasita. Ordutegia trinkoa izango da, astelehenetatik ostiralera 9.30etik 13.30era, baina asteartetan tailerrak hiru ordu gehiago izango ditu eta 16.30ean amaituko da.

Kurtsoan ikasitakoa uztailaren 14ean burutuko dituzten bi emanaldietan erakutsiko dute. Goizean udalekuetakoentzat saio bat eskainiko dute eta arratsaldean, aldiz, herritar guztiei irekia izango da.

Irakasleak Saioa Aizpurua eta Lur Korta izango dira. Gainera, kurtsoan zehar hainbat bisita izango dituzte: Luix Mitxelena, musikariren bat, Dánae tb-ko antzezleren bat€

Izen-ematea bihartik apirilaren 12ra arte zabalik egongo da, baina kopurua betetzean ez da inor gehiago onartuko.

Izena emateko https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSecwV7LAPgduUPFo5063AjBWgEhjr1N1iHeyzFyxn3DFEiM_Q/viewform?usp=sf_link helbidean dagoen galdetegia osatu behar da eta gizarte segurantzako txartelarekin bidali.

Kuota 150 eurokoa da eta Laboral Kutxako ES08/3035/0084/71/ 0840049359 kontu korrontean sartu behar da.

Guraso bilera ere antolatu da ekainaren 17an 18.00etan Iturriozko Dorre-etxean.