- Covid-19 birusak sortutako egoerarengatik, Lezoko Udalak zenbait neurri ezarri ditu Baratze Parkean. Hala, ezingo da lanabesak gordetzeko etxola erabili. Erabiltzaileek beraien partzeletara joan ahal izango dira bakarrik bertan landatutakoa jaso ahal izateko, barazkiak ustel ez daitezen, baina ez landaketa berriak egiteko. Azkenik Baratze Parke eremutik paseatzea debekatua gelditzen da.