Errenteria - Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamargarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, e.a.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpenak ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri kronika osatu.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira: Emakumezkoen begirada lanik onena (450 euro), emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutakoa, eta Emakumezkoei begirada lanik onena (450 euro), gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da emakume edo gizonek idatzia.

Lanak Errenteriako udaletxera (erregistrora) helarazi beharko dira 2020ko urtarrilaren 31 bitartean. Oinarri guztiak Herri Bizia webgunean ikus daitezke. - A.M.