Pasaia - Pasaiako Udalak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren bitartez, udalerriko kirol elkarteen sarearen egitekoari balioa eman nahi dio, eta urtero Kirolaren Gala antolatzen du. 2020koa urtarrilaren 29an ospatuko da Donibaneko kulturgunean arratsaldeko 19.30ean.

Hautagaiak 2019ko urtean izan dituzten kirol merituengatik bereiziko dira, eta gala tokiko kirol sareko kide diren guztien-tzat ez ezik, herritarrentzat ere elkargunea izango da. Era horretara, beren kirol arloko esperien-tzia, eskarmentu eta lorpenak jarraipenerako adibide izango dira eta merezitako oihartzuna izango dute.

Urtean zehar Pasaian egiteko nabarmena garatu duten edo lurraldeko, estatuko edo nazioarteko txapelketetan Pasaiaren izena babestu duten kirolariak, klubetako staff teknikoak edo kirol klubak izan litezke sarituak.

Horretarako, abenduaren 20a baino lehen herriko klubek haien hautagaitza edo nahiko meritu dituen beste kluben baten hautagaitza aurkeztu zituzten saria jasotzeko. Era berean, bere klubeko edo beste kirol klub bateko kirolariak proposa zitzaketen.

Printzipioz, lau sari banatuko dira: Banakako kirolaririk onenaren edo talderik onenaren saria; Etorkizun ederreko kirolariaren, errebelazio kirolariaren edo kirolari beteranoaren saria; Staff teknikoan parte direnei saria; eta Joko garbiaren saria, berdintasunaren aldeko kirola sustatzearren edo oinarrizko kirola sustatzearren. Baina sarien zerrenda oraindik ez dago itxia eta beste kategoria batzuk sor daitezke. - A.M.