-Duela bi urteko ikasturte-bukaerako kontzertua birtuala izan zen osorik Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo Tobera Musika- eta Dantza-eskolako ikasleentzat. Aurreko urtean, aldiz, aurrez aurreko bi emanaldi egin zituzten. Gainera, ikus-entzunezkoetan grabatutako ikasleek jotako hainbat doinu argitaratu zituzten ekainean eta uztailean zehar, bideoklip moduan.

Aurten desberdina izango da guztia. Ekainaren 16an Segurako plazan, eta 21ean Zegamakoan, ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte. Jaialdiak 18.30ean hasiko dira.

Diploma-banaketa, afari-merienda. ikasleentzako autobus-zerbitzua eta ohiko osagaiak bueltatuko dira ikasturteari agur esateko kontzertuetara. Hala ere, berritasunak ere egongo dira; besteak beste, batukada-saioa. Bestalde, arku-egiteak, San Joanetako erromeria, Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna eta abar izango dituzte.