- Beste urte batez, Beasaingo Loinatz Jaietako dantzaokea egingo da. Ekitaldia ekainaren 5ean, igandean, ospatuko da 18.00etan Bideluze Plazan. Parte-hartu nahi duten gaztetxoek maiatzaren 31 baino lehen eman beharko dute izena, txilibutxof.blogspot.com helbidean. Txilibutxof Aisialdi Taldeak antolatutako ekintza da honakoa, 20 urte inguru daramatzate dantzaokea prestatzen.