- Larunbat honetan, maiatzaren 14an, Zatoz kirolera! ekimenaren bigarren saioa egingo da Idiazabalen, 10.30ean.

Aizkorpeko Udalek elkarlanean antolatu zuten gazteentzeko ekimena da, DBH 1 eta 2ko ikasleentzat zuzenduta dagoena. Lehenengo saioa Seguran egin zen.

Larunbatekoa, boleibol topaketa bat izango da, eta saioa Urretxu-Zumarragako Goierri Boleibol taldeko senior mailako emakumeek gidatuko dute.

Interesa duten guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik, ekimena iragartzen duen karteleko QR kodea eskaneatu eta bertan agertzen den galdetegia betez.