- Gaur egingo da maia-tzeko azoka berezia Beasainen eta nobedadeak izango dira bertan.

Batetik, azokako bezeroen artean fidelizazio sustatzeko helburuz, deskontuak egingo dira. Hamar euroko gastua egiten den bakoitzean, zigilua jarriko dute saltzaileek banatutako txarteletan eta ehun euroko gastua egitean, 5 euroko deskontua aplikatuko zaie erosleei.

Bestalde, baratze ekologikoa nola antolatu jakiteko tailerra eskainiko du Josetxo Mendiak. Lurraren ezagutza, landaketa eta ereite egutegia, ohiko gaitzei aurre egiteko tratamenduak eta lurraren osasunari buruz errotazioak noiz eta nola egin erakutsiko du.