Segura: Segurako Zopazoka ez da ostegun honetan egingo

03.01.2022 | 00:25

Segura – Urtarileko lehen astean Segurako Zopazokak jai hartu du; aste honetan, urtarrilaren 6an, ez da egingo. Ostegun arratsaldeetan ospatzen da eta salmenta gunea Errebote plazan kokatzen da. Zopazokak asteroko azoka eta produktu lokalak berreskuratu eta sustatzeko helburua du. Segurako herritar talde batek sortutako ekintza da, Madura Elikagai Elkarteak, Segurako Udalaren laguntzarekin.

noticias de noticiasdegipuzkoa