Beasain: Beasaindarrak hizpide dituzten aurrekontuak

27.10.2021 | 00:36
Beasaingo Udal Gobernua. Argazkia: N.G.

Aurrekontu proposamenak %8ko igoera du eta kopurua 17.665.00 eurokoa izatea aurreikusi du Udal gobernuak

Beasaingo Udaleko gobernu taldeak jakitera eman du aurrekontu proposamena, osasun krisiak eragindako ondorioei aurre egitea helburu duena.

Datorren urteko aurrekontu proposamenak %8ko igoera du eta kopurua 17.665.000 eurokoa izatea aurreikusi da.

Aurrekontuak herritarrak ditu hizpide, beasaindar guztiak. Leire Artola buru duen gobernu taldeak gastu soziala handitu nahi du, behar gehien dutenei erantzuteko eta normaltasunera itzultzeko bidean udalerriko elkartegintza sareari lagun-tzak mantentzeko.

Udalak "eskuzabaltasunez eta malgutasunez" jarduteko asmoa du eta enpleguari, ekonomiari eta ongizateari dagozkion alorretan arreta berezia jarriko die.

Beasaingo Udal Gobernuaren 2022ko aurrekontu proposamena, legegintzaldi honetako bost helburu estrategiko nagusietan oinarri-tzen da: gobernu onaren kudeaketa eredua, jarduera ekonomikoa eta tokiko enplegua, herritarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzea, herri nortasuna eta jasangarritasunaren baitan ingurune zaindua eta herritarrei egokitzen den udalerri atsegin, eroso eta irisgarri bat eraikitzeko.

Lantzeko gaiak Enpleguaren sustapena eta tokiko ekonomia bultza-tzea lehentasuna da Beasaingo gobernuarentzat. Horregatik, langabetuentzako ikastoak prestatuko ditu, Goiekirekin batera; Berrabiarazi programaren bitartez, digitalizazioa eta nazioartekotzean lagun-tzeko finantzazioa bideratuko du; eta TicketBAI bezalako egitasmoak ahalbidetuko ditu tokiko merkataritza suspertzeko.

Gizarte ongizateari dagokionean, %3,4 igoko da sail honetako aurrekontua. Bereziki, Esku-hartze zerbitzuetan ipiniko da fokua. Hauei zuzendutako kopurua %13 igoko da, 265.265 euroraino.

Bestalde, mantenu lanetan lorategiak, espaloiak, hiri-altzariak, argiteria, asfaltaketa kanpainak eta abar konpondu eta hobetuko dira. Udalerriko azpiegiturentzako aurrekontua %8,8 igoko da, herritarrek adierazi dituzten beharrak asetzeko.

Beasaingo udal ingurumena babestea, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien sorkuntza izango dira Udalak asko landuko dituen gaiak. Halaber, Mugikortasun Plana osatzen hasiko da.

Haur eta gazteak ere Leire Artolaren taldearen aurrekontuan sartzen dira. Gazteentzako etxebizitza alokairurako dirulaguntzak bideratuko dira.

Beasain euskaldunagoa eta parekideagoa egitea udal gobernuaren lan arloetako bat da. Euskararen jakin-tza eta sustapena bultzatzeko ekimenak antolatuko dira.

Kultur eta kirol elkarteekin sinatutako hitzarmenei esker dirulagun-tza kopuruak mantenduko dira.

Dagoeneko, udal oposizioaren esku dago aurrekontuen proposamenarekin aurrera jarraitzea.

noticias de noticiasdegipuzkoa