- Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak haurrei ipuinak kontatzen trebatzeko ikastaroa antolatu du.

Zero eta zazpi urte bitartean dituzten haurren gurasoentzat zuzenduta dago ikastaroa batik bat. Baina baita interesa duen edonorentzat ere: irakasle, hezitzaile, begirale, ikasle, etab.

Azaroaren 2, 4 eta 9an ospatuko da ikastaroa eta bederatzi orduko iraupena izango du; egun bakoi-tzean hiru ordu emango dira, 17.00etatik 20.00etara.

Izen-ematea urriaren 28a bitartean egin beharko da 609 818 017 Whatsappera idatziz edota hitzaro@gmail.com-era mezua bidaliz.