- Urtero Udazken Kulturala ospatzen da Beasainen, eta garai honetan ere, haurrek protagonismo handia dute. Beraz, joko sorta zabala antolatu du Udalak, Atxipi Aisialdi Taldearekin batera. Urriaren 23an, larunbatean, mitologiarekin lotutako jokuen txanda izango da, 16.30etatik aurrera. Euskal Herriko istorio eta kondairak kontatuko dira bertan. Parte-hartzeko izena aldez aurretik eman behar da.