- Ordiziako Zuhaizti zentro sozialak programa zabala osatu du Aktibatu zaitez! ekimenaren barruan. Batez ere, Ordiziako erretiratu eta pentsiodunek parte hartzeko programa da.

“Dudarik gabe, pandemiak ere erakutsi digun zerbait izan da ezinbestekoa dela adineko pertsonei zuzendutako ekintzak antolatzea. Gure adinekoak osasuntsu mantentzeko, bai fisikoki eta baita psikologikoki ere”, azaldu du Ainhoa Jimenez, zinegotziak.

Programa hiru ataletan banatuko da: kultura ekimenak eta jarduera fisikoa landuko dira lehenengoan; bigarrenean, La Caixa Fundazioaren hiru ekin-tza ospatuko dira; eta hirugarrenean, informatika eta komunikazio ikastaroak antolatuko dira.

Bertan parte hartzeko izen-ematea zabalik egongo da urrian zehar: 657 791 813, 943 889 288, 688 822 329. Inskripziorako hiru zenbakietako batera deitu behar da.