- San Miguel jaiak bueltan dira. Hala ere, aurtengo festa ez da ohikoa izango, covid-19aren pandemiaren aurrean ezarritako prebentzio eta segurtasun neurriengatik, baina kultura nonahi egongo da, Lazkaoko Udalak antolatutako egitarauarekin.

Jaiari bihar emango zaio hasiera, eta urriaren 1ean amaituko da. Esparruko igoera ospatuko da bihar, eta azkeneko egunean Izaro abeslariaren kontzertuaren txanda izango da.

Irailaren 25, 26 eta 29rako ere, hainbat ekintza antolatu dira: Kimua Dantza Kolektiboaren genEroa emanaldia, pelota txapelketa, Txirri Mirri eta Txiribitonen ikuskizuna eta Bulego taldearen kontzertua, besteak beste.

Izaro abeslariaren kontzerturako sarrerak www.lazkao.eus-en eskuratu behar dira; gainerako kontzertuetarako, Udalean bertan.