- Ordizian merkatari-tza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako turismo, merkataritza eta kontsumo sailarekin elkarlanean, Stock eta Kale-Azoka antolatu ditu.

Gaur eta bihar ospatuko da ekimena. Stock azoka Plaza Nagusian izango da, eta Kale-Azoka, berriz, herriko kale desberdinetan, denden aurrealdean.

Orainarte ospatutako edizioetan azokak bezeroen erantzun ona jaso duela adierazi dute antolatzaileek. Aurten ere, emaitza positiboak errepikatuko direla espero dute. 16 saltokik parte hartuko dute edizio honetan: hamahiru kaleetan zehar egongo dira, eta hiru Plaza Nagusian.

Stock Azoka 10.00etatik 14.00etara, eta 17.00etatik 20.00etara bitartean ospatuko da. Bestalde, Kale-Azoka 10.00etatik 13.00etara, eta 17.00etatik 20.00etaran izango da.