Adinberriko GoiOsasunLabek bideratuta, azken hilabeteetan hainbat zaldibitarrek zahartzaro osasuntsu baterako programan parte hartu dute. Proiektu honen inguruko informazioa emateko eta azaroan Zaldibiako Udalak abian jarri behar duen Lagunartean egunON-aren auzkezpena egingo da uztailaren 28 asteazkena 17:00etan herriko udaletxeko areto nagusian.

Urteetan aurrera joan ahala, norbere osasun eta bizitza mailari ahalik eta ondoen eustea erronka bihurtzen da. Zaldibiako Udalak, Beti Gazte Elkartearen laguntzaz, hainbat zerbitzu eta aukera eskaini izan ditu azken urteetan, eta pandemiaren ondorioak mahai gainean ditugun honetan, bidean sakontzen jarraitzeko hainbat erronka eta eskaintza ditu 2021erako.