Beasaingo Udalak eta Urtxintxa eskolak aisialdirako begirale titulua o ikastaroa antolatu dute. Aurtengoa, bigarren edizioa izango da. Hori esker, Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea titulua lortzeko aukera emango da Beasain udalerrian.

Ikastaroaren helburua, haurren aisialdian euskaraz lan egiteko formakuntza ziurtatzen duen agiria lor-tzea da, gainera, Beasaindik mugitu gabe.

Beasaingo Udalak lana formakun-tza eta euskara sustatu nahi ditu ikastaro honekin, baliagarria den titulazio bat eskainiz.

Aisialdirako begirale ikastaroa urriaren 16an hasiko da, eta datorren urteko ekainaren 11an amaituko du. 150 ordu teoriko, 160 praktiko, eta memoria baten lanketa egin beharko dira titulazioa lortzeko. Urtean zehar asteburu bateko irteera bat izango da.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 2021eko abenduaren 31rako 18 urte beteta eduki beharko dituzte. Horrez gain, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea beharrezkoa izango da, hau da, klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gaitasauna izatea.

Tiulazioa lortzeko ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da. Ordea, Beasainen erroldatuta daudenek matrikularen erdia soilik ordaindu beharko dute: 225 euro.

Haur eta gazteen aisialirako begiralea izateko titulua lortzeko landuko diren edukiak honako hauek dira: aitialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia; hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena; musika, jolasak, tailerrak eta lehen sorospenak; eta udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

Irakasleak aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan esperientziadunak izango dira. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuaketa eta euskara maila altua dutenak.

Eusko Jaurlaritzak homologatutako "Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea" titulua lor-tzeko www.urtxintxa.eus web orrialdean formulario bat bete beharko da eta dagokion diru-sarrera egin.

Taldea osatzeko behar adina matrikula ez badaude ikastaroa bertan behera geldituko da.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, datu gehiago eskuragarri daude Udalaren orrialdean.