- Arkaka Aralarko urak eta kultura-paisaiak ezagutzeko aukera dago hilabete honetan. Uztailaren 24an, larunbata, Zaldibiako Osinberdeko errekara txangoa antolatu du Barandiaran Museoak. Arkakako aparkalekutik hasi eta errekak egindako bidea jarraituko da, Osinberdeko putzura arte. Parte hartzeko izena aurretik eman behar da 943180335 zenbakira deituz. Txangoaren prezioa lau eurokoa da.