- Atzo goizean kadete mailako XLVII Chapel Gorri Txirrindulari Proba ospatu zen Ordizian. Giro aparta eta kalitate handia erakutsi zuten parte hartzaileek Ordiziako Udalak adierazi zuenez. Lehenengo postua Gorka Corresek lortu zuen, eta mendiko saria ere berarentzat izan zen. Bigarren postua Beñoit Diaz de Garayok, eta hirugarren postua Guzman Greccok lortu zuten.