- Lazkaoko Udala herri jasangarriago eta berde baten alde lanean dabil maiatzetik, led argiteria ezartzeko Plana onartu zenetik. Udalerriko luminariak aldatzen ari da Udala, eta orain Gurutze eta Areso kaleetako zazpi luminaria aldatuko ditu. Ondoren, San Inazion, Elosegi, Uhaitz eta Antzalde kaleetakoak. Sei eremu horien artean, guztira, 276 argi aldatuko dira led teknologiara. Lazkao osoak argiteria berria abuztu amaierarako izango duela aurreikusten da.