- Herriko txokoak lorez apaintzen dituztenen artean, Ormaiztegi Lorez sariak banatu ditu Ormaiztegiko Udalak. Ostiralean gauzatu zen sari banaketa; aurten hiru modalitatetan izan dira irabazleak. Leiho eta balkoiak modalitatean, Marijose Sukiak eta Maiora-Elorza familiak lortu dute saria. Baserriak modalitatean, aldiz, Maite R. Ochotorena izan da irabazlea. Ostatu eta tabernak modalitate berriaren lehenengo saria Isabel Gonçalvesek lortu du.