Itsasondo | Saguzar gaua ospatuko du Itsasondok ostiralean

09.06.2021 | 00:51

Itsasondo – Saguzarrak hobeto ezagutzeko helburuz, Itsasondoko Udalak Saguzar Gaua antolatu du ostiralerako. Familia osoarentzat zuzendutako ekintza honek, saguzarren inguruko ezagutzak zabaltzeko asmoa du erakusketa eta azalpenen bidez. Iluntzean saguzarren deiak entzuteko aukera izango da ultrasoinu detektagailuen bitartez. Ekintza Naturtzaindia Elkarteak gidatuko du eta 20.00etan hasiko da. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea.

noticias de noticiasdegipuzkoa