- Iparra-Hegoa elkartearen eskutik, bihar Segurara helduko da Bizi gira... kutxa bira! ekimena. Duela bi hilabete Argentinan hasi zen euskararen aldeko ekintza, bihar Seguran amaituko da, ekitaldi ugari eta bereziekin. Emanaldi nagusia Baratze ondoko futbito gunean egingo da, 13.00etan. Arratsaldean, Galderna Taldeak kontzertua eskainiko du, 18.00etan, leku berean. Koronabirusaren pandemiarengatik, ekitaldietako aforoa mugatua izango da. Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaro da Kutxa Bira.