Lazkao - Haurrekin plan desberdinak egiteko aukera ematen du Areria Aretoak. Maiatza eta ekaina bitartean, etxeko txikienek zinema saioez disfrutatu ahalko dute. Igandero, 12.00etan, familia guztiarentzat zuzenduriko filmak eskainiko dira.

Guztira, bost pelikula egongo dira ikusgai maiatzaren 23tik ekainaren 20ra bitartean: Maya erlea-ezti jokoak, Paddintong 2, Asterix, edabe magikoaren sekretua, Nur eta herensugearen tenplua eta Ballerina.

Sarreren prezioa 2,90 eurokoa da, baino lehenengo 100 sarrerek euro bateko deskontua izango dute.