- Merkataritza bonuen III. edizioaren lehen sortak izandako arrakasta ikusirik, Lazkaoko Udalak beste 1.000 bonu gehiago jarri zituen salgai maiatzaren 3an. Dagoeneko, 150 ale geratzen dira salmentarako. 30 eurotan erosi eta 40 euroko eroste-ahalmena eskaintzen dute. Bestalde, Udalak ekoizleen produktuak merkaturatzeko salmentan jarri ditu 200 bonu. 20 euroko prezioan, 40 euroko eroste-ahalmena dute.