- Pio Berasategi zenaren liburuaren aurkezpena egingo da Zegaman arratsaldeko 19.00etan. Berasategi munduko gizona bazen ere, bere jaioterriari maitasun berezia zion. Horregatik, Beste zenbait istorio liburuan Zegamari buruz zituen istorioak eta kondairak idatzi eta bildu zituen, Berasategiren ametsa bere ingurunetik jaiotzen ziren kontakizunen bilduma bat argitaratzea baitzen. Orain, liburu honen argitalpenarekin, ametsa egia bihurtu da.

Beste zenbait istorio Zegamako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, #MetaKultura2019 proiektuaren bidez gauzatu eta lortutako ekimena da.

Liburuaren aurkezpena bideratuko dutenak Joseba Izagirre, Zegamako alkatea, Mari Carmen Garmendia, MatiaZaleak Patronatuko presidentea, eta Pio Berasategiren iloba, besteak beste, izango dira.

2019an Berasategik egunkari honi elkarrizketa sakon bat eskaini zion. Ordurako, bi eleberri eta hamabi liburu zituen argitaratuta. Ez zen gogoratzen noiz hasi zitzaion idazteko grina baino bazekien hitzen bitartez komunikatu nahi zituela bere Zegama maiteko kontakizunak.

Hamazazpi urterekin Madrilera joan zen bizitza bilatzera. Bertan, denetik egin zuen: "Zer ez dut egin nik bizitzan!" zioen Berasategik.

Madrilen euskaraz hitz egiteko gaitasuna galdu zuen. Hala ere, beti izan zuen oso maiteko bere ama hizkuntza.

Azken urteak Zegama eta Donostia artean igaro zituen, liburu eta paperez inguratuta.

Ostiralean, argia ikusiko du bere azken lanak. Aurkezpenera bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik www.matiazaleak.eus/eu/pio estekan edo Zegamako Udalera deituz.