Beasain |Elikagaien bilketa astelehenetik larunbatera bitartean

04.05.2021 | 00:52

Beasain – Elikagai Bankuak antolatuta eta BMren laguntzaz, elikagaien bilketa egingo da. Aste honetan, astelehenetik larunbatera bitartean egingo da elikagaien bilketa BM dendan bertan. Bilketa errazteko, elikagaiak erosteko bonoak egongo dira bezeroen eskura. Ostiralean eta larunbatean boluntarioak egongo dira bilketan laguntzen. Azken urtean, hilero, 280 pertsonei elikagaiekin lagundu zaie