- Ostegun honetan berrekin zion Beasaingo Udalak antolatutako Ondo ibili ondo izan ekimena zahartze aktiborako, helduen sozializaziorako eta orohar adineko pertsonen osasunean duen eragin onuragarriak nabarmentzeko egitasmoa.

Egoerak hala eraginda, neurriak eta baldintzak aldatu egin badira ere, helburu berarekin jarraitzen du egitasmoak, eta ostegunero goizeko 10.00etan hasiko dira ibilbideak.

Antolaketa egokiarekin eta osasun protokoloak agintzen duena jarrituz, lehen egunean hainbat partaide elkartu ziren eta lehenengo gauza zerrenda pasatzea izan zen. Horren ondoren, ekimena gidatzen duten kirol teknikariek, lauko taldeetan banatu zituzten aldez aurretik izena emanda zeuden parte-hartzaileak. Beroketa ariketa batzuekin hasi zuten goiza, eta horren ostean, beti ere hainbat taldetan banatuta, oinezko ibilbidea osatu zuten guztiek eguraldi ona lagun zutela.

"Ekimen honek pertsona helduentzat egundoko garrantzia du", nabarmendu dute Beasaingo Udaletik. Horregatik, parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman behar duela gogorarazi dute, eta horretarako, Antzizar kiroldegira deitu (943 887 900) edo bertaratu daitekeela.