- Ordiziako Herri An-tzokian atzo arratsaldean eskaini ziren Zinegoak jaialdiko laburmetraiak. Hala ere, gaur hasi eta astelehena bitartean, apirilak 12, online ikusteko moduan izango dira hainbat film. Horretarako, Ordiziako Udaleko webgunean dagoen albistean klikatu behar da, eta bertan dago lotura izen-ematea egiteko. Hori egin ostean, pasahitza eta esteka bidaliko zaizkio erabiltzaileari, eta bertatik sartu ahalko da film laburrak ikusteko plataformara.