- Beasaingo Udalak herritarren babeserako segurtasun arloko eginkizunen banaketa, funtzionamendua, koordinazioa eta jarraipena egiteko alde bietako ordezkarien mahaiaren eraketa finkatu du orain dela lau urte Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak hitzarmen bat sinatu ondoren.

Dokumentu horren barruan jasotzen zen Ertzaintza eta Beasaingo Udaltzaingoaren arteko lan-ekimenak koordinatzeko mahai bat osatu behar zela, eta hori da bi alderdien oniritziarekin gauzatu dena.

Mahaiaren osaketa eta eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Beasaingo Udalaren arteko lankidetza hi-tzarmenean jasotakoaren arabera, ekintzak koordinatzeko mahaia eratutzat ematen da eta honako hauek osatuko dute: Oriako Er-tzain-etxeko unitate burua eta herritarren babeserako buruak, eta Beasaingo Udalaren aldetik, Leire Artola alkateak eta Aitor Escalante udaltzainburuak.

Funtzionamendua eta eginkizunei dagokionez, oro har, ekintzak koordinatzeko mahaia sei hilean behin bilduko dela ebatzi da, nahiz eta bi hitzordu horietatik kanpo ere elkartzeko aukera egongo den bi aldeetako batek eskatutakoan.

Mahaiaren osaerak datozen urratsak ere markatu ditu: mahai tekniko bat osatuko da eta bertan lanen eskumenak banatuko dira, nahiz eta beti "bien arteko elkarlana" bultzatuko den. Funtzio nagusiak polizien lan-eginkizunen ardurak banatzea edo elkar lagunduz planifikatzea izango direla azaldu dute, hala nola, gertakariak aztertu, tipologia zehaztu, berrikusi eta protokoloak ezarriko dira, baita koordinaziorako aurreikusitako mekanismoak abian jartzea, bilakaera ikustea eta jarraipena egitea ere bai.