- Zaldibiako Irakurle Taldeak udaberrian irakurtzea proposatzen duen eleberria Birgit Vanderbeke idazle alemaniarrak ondutako Muskuiluak afaltzeko liburua da. Ingeborg Bachman Saria irabazi zuen liburu honengatik 1990ean idazleak. Eleberri honen inguruko solasaldia ekainaren 10ean izango da, Olaldeko parkean, 19.00etan hasita. Bertan liburuaren inguruko nondik norakoak aztertuko dituzte eta guztientzako irekia da.