- Aurten ere, Beasaingo herriko jaiak, Loinatzak, ezin izango dira bere horretan ospatu aurten. Ekintza nabarmenetako bat haurren sokadantza da, eta bestelakorik ezean, egingo da. Prebentzio neurriak betez, bertan parte hartzeko interesa dutenek gau izango dute izena emateko azken eguna. Galdetegi bat bete beharko da, eta hori Beasaingo Udaleko webgunean aurkitu daiteke. Izena eman ezean, ezingo da parte hartu haurren sokadantzan.